XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1988

01.12 Ajuria Eneako Hitzarmena sinatu zuten.

01.27 ETAk Aljeriatik Estatuko gobernuarekin negoziatzeko HB bitartekari izatea onartu zuen eta bi hilabeteko su-etena egingo zuela iragarri zuen. Zenbait hilabete geroago negoziazioak bertan behera geratu ziren.

02.14 ETBn beste saio bat emititzen hasi ziren: Palabra de Ley. Zuzendaria David Barbero zen baina, hasiera batean berak aurkezten zuen arren, gero, María Francisca Fernández Vallés izan zen aurkezlea.

02.19 Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Emilio Barberak, eta EITBko zuzendari nagusiak, Josu Ortuondok, akordioa sinatu zuten. Kazetaritza ikasleek EITBn praktikak egiteko aukera izango zuten. Akordioa urtero-urtero berritzen da, eta gaur egun, oraindik ere, hala egiten da.

03.20 ETBko zuzendariak Venevisión Venezuelako telebista ikustera joan ziren (1. argazkia, Koldo Anasagasti kateko zuzendariekin batera).

03.21 Lehendakaria EEBB bisitatzera joan zen eta Estatuko gobernuari ez zitzaion gustatu. Lehendakariak R. Reaganekin hitz egin zuen.

04.11 ETB2n kanal horretako saiorik ospetsuenetariko bat hasi zen: Detras del sirimiri. Antxon Urrosolo zen zuzendaria eta pertsonaia guztiz bitxiak aurkeztu zituen saioan (2. argazkia).

04.12 ETB1en Pausoka lehiaketa hasi zen; Euskal Herriko ikastetxeetako haurrak ziren protagonista. Aurkezleak Kepa Gallego eta Sorkunde Irazu ziren. Lehiaketaren finala Europako Parlamentuan egin zen (3. argazkia).

04.13 ETB1en Teletxip saioa hasi zen, haurren artean arrakastarik handienetakoa izan duen programa. Aurkezle Joannes Urkijo eta Elena (4. argazkia).